Kenneth Mackenzie Clark, Clark Baroia (Londres, 1903ko uztailaren 13a - Hythe, Kent, 1983ko maiatzaren 21a) britainiar artearen historialaria izan zen.
Guraso aberatsen semea zen, eta txikitatik artearen alde egin zuen. Bere lehen eraginetako bat John Ruskinen idatziak izan ziren. Historia modernoa ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean.
Hogeita zazpi urterekin Oxfordeko Ashmolean Museoko zuzendari izendatu zuten. National Gallery ere zuzendu zuen hamabi urtez. Oxforden hiru urtez irakasle izan ondoren, arteari buruzko saioak idaztea eta aurkeztea telebistan onartu zuen. Bere telebista-saiorik ospetsuena Civilisation izan zen, 1966 eta 1969 artean emandakoa.
XX. mendeko britainiar artearen pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
Hil baino lehentxeago katolizismora bihurtu zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search